top of page
MotoStudent
Irtenbide berriak etengabe bilatzea
MotoStudent mundu osoan oihartzuna duen erronka akademikoa da, Moto3ren baliokideak diren prototipo elektrikoak eta/edo gasolinazkoak garatzean datzana. Mundu osoko unibertsitateetako ikasle-taldeek parte hartzen dute.
Lehiaketa MS1 eta MS2 faseetan garatzen da. Lehen fasean (MS1) prototipoa diseinatu eta konfiguratzen da, eta erakundeak proposatutako berrikuntza-proiektu bat garatzen da. Bigarren fasean (MS2), prototipoa erakundeko adituek ebaluatzen dute, eta proban jartzen da.
Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak (FIM) Made in TechnoPark proiektuagatik saritu berri du MotoStudent, gazteekin egindako lana aitortuz.
bottom of page